RSS

Webgunea / Página web

Kaixo, egun on guztioi.

Twitter-etik jakingo zenuten bezala, webgune berria estreinatu dugu. Bloga alde batera utzi, eta webgune eta bloga helbide berean topatuko dituzue. Hementxe: www.imurgiaelkartea.org

Lehen bezala, berriak txertatzen joango gara!

Mila esker blogera jo duzuen guztioi!

_________________________

Egun on a todos/as!

Tal y como habréis leído en twitter, hemos estrenado nuestra nueva página web. Todavía la estamos retocando (seguramente cambiará de forma, pero bueno), pero dejaremos este blog y nuestra antigua página web a un lado, y solamente utilizaremos la siguiente página web: www.imurgiaelkartea.org

Ondo izan!

 
Leave a comment

Posted by on 2011/10/24 in Uncategorized

 

Duo: Felipe eta Mari Pepa

Ederra Alfredo Krausek eta Ángeles Chamorrok interpretatutako La Revoltosako abesti ederrenetako hau.

Gurean Susana Vázquez eta Enrike Altunak egingo dute. Badator badator!

 
Leave a comment

Posted by on 2011/10/12 in ikusentzunezkoak

 

Laburpen hitzak: ,

Blogera itzulera

Badira hilabete batzuk blog honetan idazten ez dugula, badakigu. Baina lasai! Hemen horren berri eman ez dugun arren, lanean jarraitzen dugu, eta jada 2 hilabete soilik falta zaizkigu estreinaldirako!

Ohartuko zineten bezala, twitter kontua nahiko aktibo daukagu azken aldian, eta azken orduko berriak bertan argitaratzen ditugu. Ezagutzen ez baduzue, honakoa da gure kontua: @zarzuelarrasate

Honako mezuarekin twitterren iragarritakoa errepikatu nahi genizuen. Izan ere, aurten emanaldien egunak aldatu egin dira, eta, lehenengo aldiz, estreinaldia ostiral batean izango da. Arrasate Musikaleko bazkideen egunean, hain zuzen ere.
Beraz, honakoak dira emanaldien egun eta orduak:

  • Azaroak 18, ostirala, arratsaldeko 20:00etan
  • Azaroak 19, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 26, larunbata, arratsaldeko 19:30ean
  • Azaroak 27, igandea, arratsaldeko 19:30ean

Besterik ez oraingoz!
Hasiko gara berriz ere blogean idazten, zin egiten dizuegu! ;-)

 
Leave a comment

Posted by on 2011/09/14 in emanaldiak

 

Laburpen hitzak: ,

bukatu da, bukatu da…

bukatu da, se acabó… dio abestiak. Ez da bukatu, baina hurrengo urtera arte deskanso txiki bat hartuko dugu.
Bitartean, azken hilabeteetako argazkiak igotzen joango gara, eta bestelako kontuak kontatzen!
Mila esker guztioi!

 
Leave a comment

Posted by on 2010/11/28 in argazkiak, elkartea

 

Laburpen hitzak: ,

Elkarte Lirikoaren eta Harreman GKEren arteko kolaborazioa

Aurtengoan, Harreman-ek, Arrasateko garapenerako gobernuz kanpoko taldeak, eta Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak elkarrekin kolaboratzea erabaki dute.
Honako Arrasateko lau margolariek emandako margolanak zozketatuko dira  zarzuelako lau emanaldietan: Martxen Arana, Iñigo Arregi, Nerea Bilbao eta Begoña Kortabarria. Hala, zozketarako errifak salduko dira emanaldien hasieran eta atsedenaldian.
Euro bakarraren truke, artelan ederra etxera eramateaz gain, GKEaren proiektuei laguntza eman ahal izango die ikusleak; Indiara (Ankur umezurtz eskolarako) eta Mozambikera (Marrupa, garapen sozioekonomiko integralerako) bideratuko dira, zehazki.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/11/12 in elkartea, emanaldiak

 

Laburpen hitzak: ,

Sarreren salmenta, BIHAR / La venta de entradas, MAÑANA

Kaixo guztioi!
Heldu da eguna! Bihar bertan jarriko dira salgai aurtengo zarzuelara joateko sarrerak!
Beste urtetan bezala, kutxa-ren webgunean eta kutxazainetan, eta Arrasateko Amaia Antzokiko leihatilan topatuko dituzue.

¡Kaixo a todos/as!
¡Ha llegado el día! ¡Las entradas se pondrán a la venta mañana por la mañana!
Como otras veces, las podréis encontrar en la web y cajeros de kutxa, y también en la ventanilla del teatro municipal de Arrasate, Amaia Antzokia.

 
2 Comments

Posted by on 2010/11/03 in sarrerak

 

Laburpen hitzak: ,

Sarrerak / Entradas

Kaixo guztioi!
Sarrerak hurrengo astean, azaroko lehen egunetan, jarriko dira salgai!
Noiz jarriko diren aurrerago zehaztuko dizuegunez, adi egon zaitezte!

¡Kaixo a todos y todas!
¡Las entradas se pondrán a la venta la semana que viene, los primeros días de noviembre!
Ya que os daremos más detalles en breve, ¡estad atentos/as!

Laster arte

goiena.net-en albistea

 
Leave a comment

Posted by on 2010/10/28 in internet, sarrerak

 

Laburpen hitzak: , , ,

Protagonistak eta bakarlariak / Protagonistas y solistas

Hauek dira “La Gran Vía” zarzuelako aurtengo protagonistak eta bakarlariak:
Los y las protagonistas y solistas de la obra de este año son los y las siguientes:

- Mikel Izurrategi
- Igor Ganboa
- Susana Vazquez
- Gurendane Gonzalez
- J.J. Heriz
- Arkaitz Garrido
- Ruth Osinaga
- Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola

Beroiez gain, beste 100 lagun inguruk hartzen dute parte obran; koruko kideak, orkestrako musikariak, jostunak…
Además de ellos y ellas, participan unas 100 personas en la obra; miembros del coro, músicos de la orquesta, encargados del decorado…

 
Leave a comment

Posted by on 2010/10/22 in elkartea

 

Laburpen hitzak: ,

Elkarrizketa goiena.net-en

Hemen duzue goiena.net-ek elkarte lirikoko zuzendariari egindako elkarrizketa eta zarzuelaren inguruko informazioa biltzen duen artikulu/berria.
Ondo izan.




Madrilen Gran Via eraiki zuteneko istorio eta pasarteak, aurtengo zarzuelan

  •  

Martxoa erditik dabiltza Izaskun Murgia elkarteko lirikokoak La Gran Via lana entseatzen. Azaro bukaeran estreinatuko dute, beti bezala Amaia antzokian. Tere Gonzalez izango da zarzuelako zuzendari orokorra. Haren berbetan, orain arte egindako zarzuelekin alderatuta ezberdina da oraingoa. “Ez du hari jakin bat jarraitzen”, dio Gonzalezek. XX. mende hasieran Madrilen gertatutakoak jasotzen ditu zarzuelak. Zarzuelako emanaldiak izango dira azaroaren 20an, 21ean eta 27an, 19:30ean; eta, azaroaren 26an, egubakoitza danez 20:00etan izango da hitzordua.
Istorioa Madrileko Gran Via kalea eraiki zuten garaian kokatzen da, XX. mende hasieran. “Herritarren komentarioak dira, Gran Via egiteak herritarrengan izan zuen eragina kontatzen dutena”, dio Gonzalezek. “Garai hartako politika kontuak satirizatzen dira, eta baita madrildarrak eurak ere”, gaineratu du zuzendariak.

334 eraikin bota zituzten

Gran Via kalea eraikitzeko 334 eraikin bota behar izan zituzten, eta hainbat kale eta eliza desagertu ziren. Hori dela-eta, garai hartan Madrilen bizitakoak kontatuko dute zarzuelan. Protagonistak asko izango dira eta denak elkartuko dira Eliseo lokalean garai hartan hain ezagunak ziren chotisak kantatzen.

Protagonistak

Zarzuelan 100 lagunetik gora parte hartuko dute. Protagonistak izango dira: ibiltaria, Mikel Izurrategi; zalduna, Igor Ganboa; Menegilda, Susana Vazquez; Doña Virtudes, Guren Ana Gonzalez; segurtasuna, J.J. Heriz; Jokoa, Arkaitz Garrido; Chotis, Ruth Osinaga; Las ratas –lapurrak–, Enrique Altuna, Adrian Sales eta Iñaki Olaizola.

Teatro Felipen estreinatu zen

La Gran Via zarzuela 1886an estreinatu zen Madrileko Teatro Felipen. Testua Felipe Perez y Gonzalezena da; eta, musika, ostera, Federico Chueca eta Joaquin Valverderena.
Musika bizia eta ezaguna dela adierazi du Gonzalez zuzendariak. “Abeslarientzat obra zaila da; batez ere emakumeendako, zortzi abesti dituzte-eta”, dio Gonzalezek. Luisa Fernanda zarzuelan erabilitako arropa aprobetxatuko dute XX. mende hasiera irudikatzeko. Izaskun Murgia elkarteko lagunez gain, Arrasate Musikal orkestrako lagunak ere izango dira agertokian.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/10/22 in elkartea, emanaldiak, internet

 

Laburpen hitzak: , , ,

Sarrerak bazkideentzat / Entradas para los/as socios/as

Kaixo berriz ere.
Hurrengo astean Arrasate Musikalen jarriko dira salgai sarrerak, Arrasate Musikaleko bazkideentzat.
________

Buenas tardes.
Los/as socios/as de Arrasate Musikal podrán obtener sus entradas la semana que viene, en Arrasate Musikal.

 
Leave a comment

Posted by on 2010/10/19 in sarrerak

 

Laburpen hitzak: ,

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.